aitzol.jpg

Bizitza:

-Apaiz tolosarraren asmoak eta bizitza gerrak zapuztu zituen, Franco jeneralaren aldeko faxistek fusilatua hil baitzen.

Obra:

-1927an Arrasaten Euskaltzaleak elkartea sortu zuen eta bera izendatu zuten elkartearen buru.
Ekitaldi jendetsuak antolatu zituen Literaturan lan berriak ezagutarazteko: Olerki Egunak, Antzerti Egunak, Bertso Egunak...

-1930etik 1936ra, Olerki egunetan aurkezturiko zenbait lan urtero argitaratu zituen Euzko olerkiak izenpean, azterketa kritiko eta guzti.

-1933an, Yakintza aldizkari kritikoa sortu zuen, literaturako arloetan sakondu eta eztabaidak bideratzeko tresna izan zedin.

Olerkariak izenarekin ezagutzen ditugun Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Loramendi poetak Aitzolen hatsari esker izan ziren idazle.

Hasierako sinbolismo lirikotik, epikara, herritarrek errazago uler zezaketen olerkigintzara bultzatu zituen olerkariak. Aitzolek kritikatu egin zituen olerkarien zenbait lan, manieristak, ilunak ,ia ulertezinak zirela argudiatuz. Herrian eragitea da helburu, eta haren gustuen arabera hitz egin behar zaio herriari.